UDARAN PENTSATZEN



Bizian, momentu batzutan,
adibidez egun osoan,
ez dakigu nola bizi,
aspertu egiten garelako.
Ez dugu ezer asmatzen,
burua ez dugu erabiltzen,
burmuina ez dugu  estutzen,
eta hori oso txarra da.
Zerbait egin behar dugu,
pertsonaren itxura dugu,
zutik bizi omen gara,
ez omen gara abereak...
gai omen gara eraikitzeko,
hau dena nola ulertzen da?
Zerbait egin behar da
ta zer da egin behar dena?
...................................
Pentsatu eta pentsatu,
idei bat hartu  eta jolastu,
hilea moztu ta luzatu,
eztabaidak ez orraztu,
gure irudimena esnatu.
Pentsatu eta pentsatu,
idei gehienak maitatu,
lotsa betirako erre,
pentsatzea ez da  bekatu,
betiko mugak ezabatu,
iritsi garenik ez pentsa,
bidea ez da inoiz bukatu.
Pentsatu eta pentsatu,
erabakiak indartu,
amets denak besarkatu,
itxaropena sendotu
eta ahal dugun neurrian
bidea bizitzen gozatu.


Bizia gozatu behar denez, goazen zerbait egitera. Udara betean gaude, beroak ez du idazteko gogorik ematen, baina eta baina.....hauxe atera da kanpora.

Pentsatzen ez duen pertsonak
pena ematen dit.
Pena ematen dit
itsua delako,
ez duelako begiratzen
eta ez duelako ikusten.
Ezindu ikusi
eta ezindu bizi.
Munduan dabil erortzen,
erortzen gehiegi,
bidean galdu egiten da,
berea ezindu ikusi
eta berria ezindu eraiki.
Poliki, poliki,
gelditu egin behar du,
bidearen erdian eseri,
pentsatzen eta bizitzen hasi.
Ez da inoiz berandu,
Eguzkia esnatzen da beti,
ba dago nahiko denbora
egitasmoak bazterrean ez utzi,
tira eta tira aurrera,
burmuinarekin erruki gutxi,
horretarako egina dago,
bidea egiteko guri.
Pertsonak bizitzeko
bizirik sentitzeko,
pentsatu egin behar du,
pentsatu inongo lotsarik gabe,
pentsatu munduko ausardi handienarekin,
erabaki batzuk hartuz.
Adibidez konplexuak galdu,
harrotasuna saldu,
ezkortasuna kendu
eta izanari heldu.

hurrengo kapitulua

KAISO MADDI!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada